• Por

  • |
  • 12/06/2015
Compartir

Carta cultural iberoamericana – Versión euskera

Kultur gutun
iberoamerikarra
Estatuburu eta Gobernuburuen
XVI. Goi Bilera Iberoamerikarra
Montevideo. Uruguay
2006, azaroak 4 eta 5
1AURKEZPENA
Enrique V. Iglesias
Idazkari Nagusi Iberoamerikarra
Francisco Piñón
Estatu Iberoamerikarren Erakundeko Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Idazkari
Nagusia
Iberoamerikaren ezaugarrietako bat bertako kultura eta hizkuntzen aniztasun handia
dugu. Nazioen Komunitate Iberoamerikarrak kultur komunitate bat osatzen duela dioen
iritzia izango da, ziurrenik, adostasun handiena erdiesten duena. Iberoamerikako
aniztasuna ez da kultura desberdinen arteko batuketa bat bakarrik. Aitzitik,
Iberoamerikako herrien osotasun hori kultur sistema bateratu baten gisa agertzen da
munduaren aurrean, eta bere ezaugarria batasunaren eta desberdintasunaren arteko
dinamika hori denez, sormenerako faktore oso indartsua da.
Montevideoko XVI. Goi Bilera Iberoamerikarrak onartu duen Kultur Gutun
Iberoamerikarrak, zalantzarik gabe, erregio horretako herrialdeen arteko lankidetza eta
artikulazio hobea ahalbidetuko du. Tamaina handiko proiektu politikoa da beraz,
“Kultur eremu iberoamerikarra” egituratzeko eta Komunitate Iberoamerikarra
munduaren aurrean egoera indartsuagoan eta garrantzitsuagoan kokatzeko oinarriak
finkatuko dituena, bere baliabide baliotsuenetako batez, hots, bertako kultur
aberastasunaz baliaturik.
Kultur gutun hau nazio iberoamerikar bakoitzean garatzeak dakartzan onura zehatzak
oso ugariak izan daitezke. Gure barne-dibertsitate horren garapena defendatzea eta
erraztea da bere xedea. Erregio honetan formula eta tratamendu komunak sustatu nahi
ditu, herrialde iberoamerikarrak ahots koordinatu batez ager daitezen kultur gaietan,
bereziki egilearen eskubideari, kultur ondareari edo kultur industriei loturiko gaietan.
Agiri honek herrialde iberoamerikarren arteko kultur lankidetza bultzatzen du eta
bertako kultur aberastasuna hobeto ezagutzeko baliabideak eskaintzen ditu, erregio
honetako kultur ondasun eta produktuak batetik bestera hobeto mugitzeko baldintzak
sortzearekin batera.
Lankidetzarako borondatezko konpromiso bat da, Estatuen arteko elkartasunetik sortua,
eta kulturaz duen ikuspegi integrala argi eta garbi geratzen da horrek dituen aplikazio-
eremuen ugaritasunean: giza eskubideak eta kultur eskubideak, kultura tradizionalak,
indigenak, afrikarren ondorengoak eta populazio migratzaileak, kultur sektorearen
berezko eremuak hala nola sorkuntza artistikoa eta literarioa, kultur industriak, egile
eskubideak eta kultur ondarea, edo politika publikoen beste eremu batzuekin kulturak
dituen harremanak, esaterako, hezkuntzarekin, ingurumenarekin, zientzia eta
teknologiarekin, komunikazioarekin, ekonomia solidarioarekin eta turismoarekin.
Idazkaritza Nagusi Iberoamerikarrak eta Estatu Iberoamerikarren Erakundeko
Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Idazkaritza Nagusiak, bakoitzak bere jarduera-
eremuan eta modu koordinatuan, XVI. Goi Bilera honen konpromiso politikoa eta
irizpidea gorpuzteko baliabideak eta programak sustatuko dituzte, gizarte eta kultur
2arloko eragile guztiak bilduz: gizarte zibilaren ordezkariak, sortzaileak, ekintzaileak eta
Iberoamerikako administrazio eta kultur erakundeak.
Adierazpen politiko honen bidez, Nazioen Komunitate Iberoamerikarrak lankidetzaren
aldeko mezu unibertsal bat zabaldu nahi du, kultura baliabide gero eta indartsuagoa izan
dadin herritarrak duintzeko eta herrien artean elkarrizketa sustatzeko orduan.
3KULTUR GUTUN IBEROAMERIKARR A
HITZAURREA
Herrialde iberoamerikarretako Estatuburu eta Gobernuburuok:
Guadalajaran (Mexiko, 1991) egindako I. Goi Bilera Iberoamerikarraren Adierazpenean
jasotako printzipioak kontuan izanik, eta “herri, odol eta sinesmen desberdinen
batasunean oinarritutako kultura baten sustraiak eta ondare aberatsa partekatzen dugun
nazio multzo zabala ordezkatzen dugula” jakinik, eta halaber, “batasunerako borondate
hori ez dagoenez kultur ondasun komunean bakarrik oinarritua, baizik eta gure jatorrien
aberastasunean eta adierazpide anizkoitzean”;
Kulturaren alorrean baliatutako tresnen eta abian jarritako ekintzen garrantzia berretsiz,
horiek indartzeari eta kultur trukeak zabaltzeari begira, Hezkuntza, Zientzia eta
Kulturarako Nazio Batuen Erakundeak (UNESCO) kulturaren alorrean eta, zehazkiago,
“Kultur Aniztasunari buruzko Adierazpenean” (2001) jasotako printzipioak, eta halaber,
“Kultur Adierazpenen Aniztasuna Babestu eta Sustatzeari buruzko Biltzarrean”, Parisko
hirian (2005) UNESCOren XXXIII. Batzar Nagusian onetsi zena, eta bereziki, bertako
12, 13 eta 14. artikuluak;
Nazioarteko erakundeek egindako kultur garapenerako programak eta erregio mailako
lankidetza-mekanismoak aitortuz eta balioetsiz, eta bereziki, Hezkuntza, Zientzia eta
Kulturarako Estatu Iberoamerikarren Erakundeak (EIE) kultur lankidetza garatzeko
erakunde gisa betetzen duen eginkizun esanguratsua, eta halaber, Idazkaritza Nagusi
Iberoamerikarrak (SEGIB) Iberoamerikako lankidetza indartzeari begira bere gain hartu
dituen funtzioak;
Konbentziturik kultura eta kulturaren kudeaketa ongien sistema demokratikoetan
gauzatzen eta garatzen direla, eta esparru horrek adierazpen-baliabideak libreki sortzea
ahalbidetzen duela eta herriek eta, bereziki, sortzaileek, eramaileek eta hartzaileek
kulturan parte har dezatela bermatzen duela;
Konbentziturik, halaber, kultura askatasunezko eta justiziazko marko batean, hots, giza
eskubideak aitortzen eta babesten dituen marko batean gauzatu eta garatu behar dela, eta
kultur adierazpen eta agerkariak gauzatzea eta erabiltzea funtsezko eskubidetzat hartuak
izan behar dutela;
Kultura herritartasunaren dimentsio gisa ulerturik, gizarte-kohesioa lortzeko eta
gizarteratzeko funtsezko elementua dela kontuan izanik, eta aldi berean, konfiantza eta
auto-estimua ahalbidetzen diela, gizabanakoei ez ezik, baita horiek parte direneko
komunitate eta nazioei ere;
Jakinaren gainean mundializazio-prozesuak desoreka eta asimetria sakonak dituela bere
abiapuntuan, eta dinamika hegemonikoen eta kontrahegemonikoen testuinguruan
garatzen dela, eta halaber, hainbat erronka eta arrisku, elkarrekiko eragin eta onura
dakartzala eta sakontzen dituela herrialde iberoamerikarretako kulturetan;
Munduko beste herri eta kultura batzuei egiten diegun ekarpen berezia azpimarratuz,
betiere bakearen kultura eraiki dadila sustatzeko asmoz egiten duguna, trukean, kulturen
4arteko elkarrizketan eta lankidetzan oinarritua, nazio eta nazioarte mailan elkarrekin
hobeto bizi gaitezen lortzeari begira;
Kultur aniztasuna giza existentziarako funtsezko baldintza dela azpimarratuz, eta
kontuan izanik bere adierazpideak faktore baliotsua direla gizaki guztion aurrerapen eta
ongizaterako, aniztasun hori etengabe erabili, onartu, geureganatu eta zabaldu behar
dugularik gure gizarteak aberatsagoak izan daitezen;
Aitortuz kultur aniztasuna lurralde eta mundu sinbolikoak gorpuzten dituzten
nortasunetan gauzatzen dela, eta nortasun horiek beren ondaretik eta ondasun edo obra
horiek sortuak diren ingurunetik edo beren natur testuinguruetatik bereiztezinak direla;
Kultura guztiek duintasun berbera dutela dioen printzipioa azpimarratuz, eta kontuan
izanik prebentzio-neurriak hartu behar direla kultura tradizionalak eta gutxiengotzat
jotzen diren taldeenak aitortu, defendatu, sustatu eta babesteko;
Tokian tokiko komunitateek eta populazio indigenek beren ezagutza eta teknologia
tradizionalak erabiliz lortzen dituzten onuren gaineko eskubidea dutela aitortuz;
Iberoamerika sistema handi bat bezala agertzen dela berretsiz, bertan elementu
paregabeak eta ez-ohikoak daudela, eta kultur ondare komun eta era askotakoaren jabe
dela, ezinbestean sustatu eta babestu beharrekoa dena;
Iberoamerikako kultura anizkoitza, berezia, unibertso osoan zabaldua dagoela aitortuz,
herrien adierazpen berezia irudikatzen duena eta kultur aberastasun handiaz hornitua
dagoena, horren adierazpen esanguratsuenetako bat hizkuntzak eta beren aldaerak
direlarik, kulturen arteko ekarpenen aniztasunaren emaitza gisa harturik.
Konbentziturik herri indigenak duintzeak herri horien hizkuntzak berreskuratzea eta
babestea dakarrela, beren nortasuna indartzeko faktore gisa.
Kulturak ekonomian duen balio estrategikoa eta erregioaren garapen ekonomiko, sozial
eta iraunkorrari egiten dion funtsezko ekarpena nabarmenduz;
Konbentziturik kultur arloko jarduera, ondasun eta zerbitzuek izaera sinbolikoa duten
hainbat balio eta eduki biltzen dituztela, zehatz-mehatz horien alderdi ekonomikoa
baino lehenagokoak direnak eta hura gainditzen dutenak.
Sorkuntza-lan intelektualak eta eskubidea sortzaileen aitortzarekin eta bidezko
ordainketarekin orekatu beharrak duen garrantzia onartuz, kultura denon eskura egon
dadila bermatuz;
Kultur aniztasuna elkarreragin librearen eta trukeen bitartez elikatzen eta sustatzen dela
aitortuz, kultura guztien arteko berdintasunezko baldintzetan, nazioarteko lankidetzaren
bitartez;
Hainbat fenomeno ekonomiko eta sozialen ondorioz, hala nola barne-desplazamenduak,
migrazioak, hiri-dinamikak, teknologien garapena eta abar, sortutako kulturen
presentzia aitortuz; kultura horiek narratiba eta estetika berriak sor daitezela bultzatzen
dituzten aldetik eta kulturen arteko elkarrizketak sendotzen dituzten aldetik;
5Kultur eremu iberoamerikar bat finkatzen laguntzeko erabakimenaz, batzuen eta besteen
esperientziak hurbilduz eta Estatu Iberoamerikarren arteko lankidetzaren bidez
aberastua; eta
Kontuan izanik Kulturako Ministroen Bilerek eta Kultur Politika Iberoamerikarren
Arduradunek egindako Adierazpenak; Costa Ricako San Joseko Adierazpenean (2004)
itundutakoa, “Nazioen Komunitate Iberoamerikarraren oinarrian dagoen kultur
aniztasuna sustatzea eta babesteari” dagokionez, eta halaber, “Iberoamerikan kultur
lankidetzarako mekanismo berriak, gure kultur aniztasunaren nortasunak eta
aberastasuna indartuko dituztenak eta kulturen arteko elkarrizketa sustatuko dutenak”;
“Cordobako Adierazpenean” (2005) itundutakoa, non XV. Goi Bilera
Iberoamerikarreko Estatuburu eta Gobernuburuei proposatzen baitzaie Kultur Gutun
Iberoamerikar baten proiektuaren prestakuntzan aurrerapenak egin ditzaten, “gure
herrialdeek duten kultur eremu komuna” indartuko duena eta “kultur lankidetza
iberoamerikarrerako tresna berritzailea” finkatuko duena; eta bidenabar, “Salamancako
Adierazpenean” (2005) itundutakoa, non erabaki baitzen “Kultur Gutun Iberoamerikar
bat prestatzea, gure kultur adierazpenen aniztasunaren ikuspegitik, Iberoamerikako
lurraldea finkatzen eta gizakia erabat garatzen eta pobrezia gainditzen lagunduko
duena”;
ADIERAZTEN DUTE:
I. HELBURUAK
– kulturaren funtsezko balioa berrestea, gizakia osoki garatzeko eta pobrezia eta
desberdintasuna gainditzeko ezinbesteko oinarri gisa.
– kultur aniztasuna sustatzea eta babestea, kultura iberoamerikarraren jatorri eta
oinarri den aldetik, eta halaber, hori osatzen eta aberasten duten nortasun, hizkuntza eta
tradizioen aniztasuna ere.
– kultur eremu iberoamerikarra sendotzea, eremu propio eta berezi gisa,
elkartasunean, elkarrekiko errespetuan, subiranotasunean, ezagutza eta kultura denok
eskuratzeko gaitasunean eta kultur trukean oinarriturik;
– kultur arloko ondasun eta zerbitzuen trukeak erraztea kultur eremu
iberoamerikarraren barruan.
– kultur eremu iberoamerikarrak munduko beste erregio batzuekin elkartasunezko
eta lankidetzazko loturak eduki ditzala sustatzea, eta halaber, kulturen arteko
elkarrizketa bultzatzea herrialde guztien artean, eta
– kultur eta natur ondare iberoamerikarra, materiala nahiz ez-materiala, babestu eta
zabaldu dadila sustatzea, herrialdeen arteko lankidetzaren bitartez.
6II. PRINTZIPIOAK
KULTUR ESKUBIDEAK ONARTU ETA BABESTEAREN PRINTZIPIOA
Kultur eskubideak funtsezko eskubide gisa ulertu behar dira, unibertsaltasun,
zatiezintasun eta interdependentziaren printzipioei jarraiki. Giza eskubideen izaera
integralaren markoan garatzen da, eta era horretan, jarduera horrek berak gizabanako eta
multzo guztiei beren gaitasun sortzaileak gauzatzeko aukerak eta erraztasunak ematen
dizkie, eta halaber, kultura eskuratzea, parte hartzea eta erabiltzea ahalbidetzen die.
Eskubide horiek erabateko herritartasunaren oinarria dira eta gizabanakoak kulturaren
eremuko jardueren protagonista bilakatzen ditu gizarte-kolektiboaren baitan.
PARTE HARTZEAREN PRINTZIPIOA
Herritarren parte-hartzea funtsezkoa da nazio-eremuan eta kultur eremu
iberoamerikarrean kulturak garatzeko. Parte hartze hori beren adierazpide guztietan
erraztuko duten arau-markoak eta erakunde-markoak ahalbidetu behar dira.
ELKARTASUNAREN ETA LANKIDETZAREN PRINTZIPIOA
Herrien eta herrialdeen arteko elkartasunak gizarte zuzenagoak eta berdintasun
handiagokoak eraikitzea sustatzen du, asimetria txikiagoak dituen Komunitate
Iberoamerikar baten barruan.
Lankidetza horizontala, errespetuan eta lan mankomunatuan oinarritua, kultur eremu
iberoamerikarraren baliabide pribilegiatua da.
ZABALTASUNAREN ETA OREKAREN PRINTZIPIOA
Kulturaren alorrean trukeak egiteko eta hartu-emanak izateko lankidetza erraztu behar
da, elkarrekikotasunez eta orekaz, kultur eremu iberoamerikarraren baitan.
ZEHARKAKOTASUNAREN PRINTZIPIOA
Jarduera publikoen osotasunean funtsezkoa da kultur eremu iberoamerikarrean
aniztasuna sustatzeko eta sendotzeko eduki dezakeen kultur ikuspegia.
OSAGARRITASUNAREN PRINTZIPIOA
Kultur programa eta ekintzek ekonomia, gizarte eta kulturaren alderdien artean egon
behar duen osagarritasuna islatu behar dute, Iberoamerikaren garapen ekonomikoa eta
soziala indartu beharra dagoela kontuan izanik.
KULTUR
ARLOKO
JARDUERA,
ONDASUN
BERARIAZKOTASUNAREN PRINTZIPIOA
ETA
ZERBITZUEN
7Kultur arloko jarduera, ondasuna eta zerbitzuek izaera sinbolikoa duten balio eta
edukiak dauzkate beren baitan, alderdi ekonomikoak baino lehenagokoak direnak eta
hura gainditzen dutenak.
GARAPEN IRAUNKORRARI,
LAGUNTZEKO PRINTZIPIOA
KOHESIOARI
ETA
GIZARTERATZEARI
Garapen ekonomiko eta sozial iraunkorren prozesuak, eta halaber, gizarte-kohesioa eta
gizarteratzea, kulturaren alderdia erabat kontuan hartzen duten eta aniztasuna
errespetatzen duten politika publikoekin batera doazenean bakarrik gauza litezke.
KULTUR POLITIKAK DISEINATZEN ETA APLIKATZEN ESTATUEK DUTEN
ERANTZUKIZUNAREN PRINTZIPIOA
Estatuek, nazio-subiranotasuna gauzatzean, kultur ondarea eta aniztasuna babesteko eta
sustatzeko politikak prestatu eta aplikatzeko ahalmena eta erantzukizuna dute.
III. APLIKAZIO-EREMUAK
KULTURA ETA GIZA ESKUBIDEAK
Giza eskubideak sustatu eta sendotzeko orduan kulturaren eginkizuna indartzearen
garrantzia onartzen da, eta kultur politiken diseinuak eta kudeaketak giza eskubideak
zaindu, erabat errespetatu eta indarrean mantentzearekin bat etorri behar dutela
adierazten da.
Era berean, asimetriak konpentsatzeko eta erabateko herritartasuna gauzatu dadila
bermatzeko ekintza berresleak abiaraztea egoki dela onartzen da.
KULTURA
TRADIZIONALAK,
INDIGENAK,
ONDORENGOENAK ETA POPULAZIO MIGRATZAILEENAK
AFRIKARREN
Kultura tradizionalak, indigenak, afrikarren ondorengoenak eta populazio
migratzaileenak, beren adierazpen-modu desberdinetan, kultura iberoamerikarraren eta
kultur aniztasunaren parte oso garrantzitsua dira, eta gizateria osoarentzat funtsezko
ondare ditugu.
Helburu horri begira, egoki da:
– kultura hauek garatu daitezela sustatzeko eta babestu, zaindu eta zabalduko direla
bermatzeko neurriak hartzea;
– kultura hauen elementu artistiko eta tradizionalak sustatzea, beren balio, teknika,
erabilera eta berrikuntzak ezagutzea, eta horietaz bidegabeki jabetu daitezela eragoztea,
horien jabe diren komunitateen kaltetan;
8- kultur adierazpenen jatorriak eta beren ezagutza, berrikuntza eta praktiken
inguruan erabakiak hartzeko eskubidea onartzea;
– ezagutza, berrikuntza eta praktika horiez baliatzeak ekarritako onuren bidezko
ordainketaren printzipioa eta berdintasunezko banaketarena gauzatzeko baldintzak
bermatzea;
– indigenen, afrikarren ondorengoen eta populazio migratzaileen kultur ondarearen
balioa eta aniztasuna aitortzea, hiriko bizitzako maila guztietan erabat parte har dezaten
errazteari begira;
– populazio migratzaileek gure herrialdeetan kultur artekotasunerako prozesuari egin
dioten ekarpenen aberastasuna onartzea; eta
– arrazakeria, arraza-bereizkeria, xenofobia eta antzeko intolerantzia-moduak
oraindik ere gure gizarteetan daudela onartzea eta horiei aurre egin beharra berrestea.
SORKUNTZA ARTISTIKOA ETA LITERARIOA
Literatura eta arteak nortasun iberoamerikarren eta gure kultur aniztasunaren
aberastasunaren berezko adierazpidea dira, eta sustatu beharreko adierazpen-aukera
itzela dira.
Sormen artistikoak zentzuak eta nortasuna pizten ditu, ondarea aitortu eta aberasten du,
ezagutza sortu eta gure gizarteak eraldatzen ditu. Horregatik, funtsezkoa da sorkuntza
literarioa eta artistikoa sustatzea, herritar guztiek erabiltzea eta arte-hezkuntza denontzat
eskuragarri izatea.
KULTURAREN ETA SORKUNTZAREN INDUSTRIAK
Kulturaren eta sorkuntzaren industriak funtsezko baliabideak dira kultura sortu eta
zabaltzeko, nortasunak adierazteko eta berresteko eta aberastasuna eta hazkundea
sortzeko.
Industria horiek sortzen dituzten ondasun eta zerbitzuak demokrazia zabalagoarekin
eskuratu daitezela bermatzeko xedez, eremu iberoamerikarreko kultur aniztasuna
adieraziko duten edukiak modu orekatuagoan trukatzeko eta gehiago zabaltzeko
baliabide gisa harturik, honako jarduerak bultzatuko dira:
– kultur eremu iberoamerikarrean kultur edukiak sor daitezela eta kultur arloko
jarduera, ondasun eta zerbitzuak banatzeko egiturak eratu daitezela sustatzea eta
bultzatzea;
– eremu iberoamerikarrean nahiz kanpoan bertako kultur ondasunak eta zerbitzuak
ezagutzera ematen laguntzen duten lankidetza-mekanismoak ezartzea, zinemagintzaren
eta ikus-entzunezkoen, musikaren eta libururen sektoreari arreta berezia eskainiz.
9- erregio honetan kultur ondasunak batetik bestera libreki mugi daitezela
ahalbidetzen duten mekanismoak egituratzea, gure herrien arteko lankidetza eta kultur
aberastasuna ahalik gehiena sustatzeko helburu nagusiarekin, gure erakusketak helburu
ez-komertzialekin arintasunez trukatuz;
– teknologia eta ezagutzak ezagutzera emateko pizgarriak eta lankidetza-bideak
sustatzea, aurrerapen gutxiago izan dituzten herrialdeetan industria hauek indartzen
lagunduko dutenak;
– kulturaren eta sorkuntzaren industrien inguruko eta kulturaren ekonomiako
gainerako eremuen inguruko estatistikak eta azterketak trukatu eta garatu ditzatela
sustatzea; eta
– kultur eremu iberoamerikarrean kultur arloko jarduera, ondasun eta zerbitzuak
elkarrekin ekoitzi eta elkarrekin banatzeko erabakiak sustatzea, eta kulturaren eta
sorkuntzaren industria hasberria den herrialdeei lehentasunez eskuratzeko aukera
ematea.
EGILE ESKUBIDEAK
Kultura, zientzia eta hezkuntza arloko obretan adierazitako sorkuntza-lanei pizgarriak
emango zaizkie eta babestu egingo dira, sortzaileen eskubideak nazioen garapenerako
eta ongizaterako iturri direla aitortuz, betiere informazioa, ezagutza eta kultura
denontzat eskuragarri egon daitezela bermatuz.
Alternatibak sustatuko dira egilearen eskubideak babesteko, teknologia berriek
ekarritako erronkei aurre egiteko, sorkuntza-modu berritzaileak denontzat eskuragarri
izateko eta kultur ondasun eta zerbitzuak ezagutzera emateko.
KULTUR ONDASUNA
Kultur ondarea munduaren aurrean agertzeko modu orijinal eta errepikaezinen
esperientzia luzea da, berak erakusten digu komunitate iberoamerikarrek izandako
bilakaera, eta horrexegatik da beren nortasunaren oinarrizko erreferentzia.
Kultur ondare iberoamerikarraren parte dira bai ondare materiala eta bai ez-materiala
ere, eta bata nahiz bestea, nahitaez errespetatu eta babestu beharrekoak dira.
Komunitate tradizionalen, indigenen eta afrikarren ondorengoen kultur eta hizkuntz
adierazpenak kultur ondare iberoamerikarraren parte dira, eta beren eskubideak
aitortuak dituzte.
Kultur ondarea aitortuz, ezagutzera emanez, sustatuz eta neurri egokiak betez babesteko
beharrezkoa da gizarte osoak parte hartzea, eta hori botere publikoaren funtsezko
erantzukizuna da.
Gizartea ondareaz jabetzeak bermatuko digu ondare hori babestea eta herritarrek
horretaz baliatu eta erabiltzea.
10Kultur ondare iberoamerikarra aitortu eta babesteko helburuarekin, lankidetza sustatzen
da, kultur ondasunen legez kanpoko esportazioa eta trafikoa eragozteko eta legez kanpo
esportatutako ondasunak berreskuratzeko.
KULTURA ETA HEZKUNTZA
Kulturaren eta hezkuntzaren artean dagoen harreman estua dela eta, beharrezkoa da:
– hezkuntza-sistemetan, Iberoamerikako kultur aniztasunari buruzko ezagupenak eta
balioespenak indartzea;
– hezkuntza-planetan eta hezkuntza-programetan publiko kultural kritikoen sormena
eta heziketa bultzatzeko gaiak barneratu daitezela ahalegintzea;
– kultura eta historia iberoamerikarraren edukiak barneratzea, ikasketa-planetan
beren osagai berezkoak eta nortasunarekin loturikoak berretsiz eta ikasketaren erregio-
ikuspegia sustatuz:
– komunitate tradizionalak eta indigenak bizi diren tokietan, heziketa-planetan eta
heziketa-programetan beren hizkuntzak, balioak eta ezagupenak barneratu ditzatela
erraztea, gizarte, kultur eta araugintza mailan erabateko onarpena eskainiz; eta
– herritar guztiei alfabetatzeko eta oinarrizko hezkuntza jasotzeko eskubidea
bermatzea, eta halaber, irakurketa landu dadila eta liburuak irakur daitezela sustatzea,
eta liburutegi publikoak kulturaren sustapenerako zentro gisa bultzatzea.
KULTURA ETA INGURUMENA
Kultura, natura eta ingurumena hertsiki loturik daude. Harreman hori sendotzeko
beharrezkoa da:
– iraunkortasunaren kultura sustatzea;
– ingurumen-ondarea eta kultur ondarea babesteko eta balioesteko neurriak
koordinatzea.
– ingurumenaren balioespena sustatzea, kultur ondarearen parte gisa.
KULTURA, ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA
Iberoamerikaren kultur garapenerako beharrezkoa da erregio horretan zientzia eta
teknologia indartzea, ikuspegi solidario batetik, interes orokorraren mesederako.
Helburu horri begira, egoki da:
11- nazio eta erregio mailako politikak sustatu eta indartzea, eta halaber, zientzia eta
teknologiaren inguruko ikerketak sustatu eta ezagutzera emateko Iberoamerikan
lankidetza bultzatzea;
– herritarren sektore guztiei berrikuntza teknologikoak eta horien onurak
eskuratzeko erraztasunak ematea; eta
– teknologia berriak garatu eta erabil daitezela sustatzea, kultur ondasunak eta
zerbitzuak sortu, ekoitzi, ezagutzera eman eta sustatzeko aukera gisa, eta halaber,
publiko berriak sortzen laguntzea eta herrialdeen artean kultur trukeak egitea.
KULTURA ETA KOMUNIKAZIOA
Hedabideak sormenerako eszenatokiak dira, eta kultur aniztasuna ezagutzera emateko
eta sustatzeko baliabide garrantzitsuak. Alde horretatik, beharrezkoak dira honako
ekintzak:
– komunitateek eta gizarte-taldeek teknologiak eta hedabideak eskuratu ahal izan
ditzatela erraztea;
– eremu iberoamerikarrean hedabideak sor daitezela ahalbidetzea, erregio horretan
eta munduan kultur adierazpide desberdinek leku bat izan dezaten;
– hedabideei dagokien kultur zerbitzu publikoaren eginkizuna balioestea; eta
– herritarren eta komunitateen hedabideak garatu daitezela sustatzea, tokiko
komunitateen arteko elkarrizketa bultzatzen dutenean eta testuinguru publikoan
aniztasunaren presentzia aberasten dutenean.
KULTURA ETA EKONOMIA SOLIDARIOA
Ekonomia solidarioaren esparruan barneratzen diren kultur ondasun eta zerbitzuen
sorkuntza, ekoizpena eta zirkulazioa errazteko ekintzak sustatuko dira.
Kultur politika publikoek beren alderdi guztietan aitortu behar dituzte sorkuntza hauek,
horiek garatzeko baldintzak sortuz, horien balioespena eta aitorpena sustatuz, bai nazio
mailan eta bai kultur eremu iberoamerikarrean ere, eta halabe, munduko beste erregio
batzuekin duen harremanean.
KULTURA ETA TURISMOA
Kultura eta turismoaren arteko harremanak ekintza berriak sorrarazten ditu, turismo-
zerbitzuetan kulturaren helburuak eta interesak hazi egiten direlako. Harreman horrek
desafio eta arrisku berriak dakartza, ondarea babestea eskatzen dutenak. Halaber,
aprobetxatu beharrekoak diren aukerak eskaintzen ditu, eta horretarako:
– turismo-jarduerek errespetuz eta kontu handiz jokatu behar dute tradiziozko kultur
adierazpenekin, beren benetakotasuna zainduz;
12- turismo-jardueren onurek, bai materialek eta bai ez-materialek ere, kultur
adierazpenen iraunkortasunean lagundu behar dute, eta
– kulturaren politika publikoak planifikatzen direnean, kontuan hartu beharra dago
turismo-sektorearen dinamika.
IV KULTUR EREMU IBEROAMERIKARRA
Iberoamerika kultur eremu dinamiko eta berezia da; bertan, sakontasun historiko
nabarmena, jatorrien ugaritasuna eta era askotako adierazpenak nabari dira.
Ñabarduren ugaritasun hori onartuko duen eremu iberoamerikar bat finkatzeak beste
kultura batzuekin mintzatzen diren ahotsak daudela esan nahi du.
Beharrezkoa da lankidetzarako erregio-egiturak indartzea, Iberoamerika eszenategi
orokorrean txertatzeko baldintza hobeak sortzeko helburuz.
Marko horretan sustatuko dira Kultur Gutun honetan aldarrikatzen diren baieztapen,
ideia eta balioak, kultur eremu iberoamerikarraren eraikuntzarako ildo gidari gisa
hartuta.
13

Dejar una Respuesta